2024-12-06 / 2024-12-06
18:30etan Niessen-en. Ereintza Dantza Taldea & Tantirumairu & Sahatsa.
Bertsolari gazteen Xenpelar Saria, 1971an sortu zen, herriko euskaltzale eta bertsozale batzuen ekimenez. Zortzi urteko etenaldi baten ondoren, Ereintza Elkartearen ardurapean berreskuratu zen. Geroztik, hasieran urtero egiten bazen ere, bi urtez behin antolatzen da, urte bikoitietan zehazki. Azken urteetan Xenpelar Bertso Eskolarekin batera antolatzen dugu.
Sorreratik, bertsolari gazteentzat erreferentzi garrantzitsua izan da Xenpelar Saria. Gaur egun, beste lehiaketa batzuk ere antzolatzen diren arren gazteentzat (Lizardi, Osinalde...), lehiaketa garrantzitsua izaten jarraitzen du. Ikusi besterik ez dago irabazleen zerrenda: Juan Mari Narbaiza, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Perez Euskitze, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal, Uxue Alberdi, Jon Maia, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Miren Artetxe, Iñaki Apalategi, Agin Rezola. Hauetatik bi aldiz irabazitakoak ere badira.
Euskal Herriko eskualde guztietako bertsolariek parte hartzen dute.
Lehiaketaren egiturari dagokionez, lehendabizi kanporaketa izaten da, eta abenduaren 8an (Juan Frantzisko Petrirena Berrondo Xenpelar-en heriotza egunaren urteurrenean) finala Errenteria Hiria Kulturgunean.
© Ereintza Elkartea 2024 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: