2024-12-06 / 2024-12-06
18:30etan Niessen-en. Ereintza Dantza Taldea & Tantirumairu & Sahatsa.
Ereintza Txistulari Taldea 1963. urtean sortu zen. Taldearen oinarrizko osaketa lau lagunetako izan da: txistu lehena, txistu bigarrena, silbotea eta atabala. Hala ere, 1968 eta 1970 urteen artean zortzi lagunez osatutako taldea izan zen. 1993. urtetik gau arte 12 lagunek osatzen dute Ereintza Txistulari Taldea.
Taldeak burutu izan dituen ekintzak mota guztietakoak izan dira. Antolakuntza mailan, hilabetero eskaini izan du kontzertua Errenteriako udaletxeko arkupetan. Zenbaitetan herritik kanpo ere kontzertuak eskaini izan ditu.
Elkarteak antolatzen dituen ekintaldietan ere parte hartzen du: olentzeroan, urte zahar eguneko koplak,... Beste elkarteek antolatutako ekitaldietan ere parte hartu izan du: Andra Mari Abesbatzak eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak antolatzen duten Musikasten, Andramari Abesbatzak antolatutako beste kontzertuetan, Errenteriako Musika Kultura Elkarteak antolatutakoetan, Donostiako Udal Txistulariekin...
Ekitaldi herrikoiei erreparatuz gero, ez dira gutxi taldeak animatu izan dituen egunak: santo tomas eguneko feria, sagardu eguna,... Jai girotik lehiaketa mundura jauzi eginez, bi lehiaketa motetan parte hartu izan du: dantzarien aurresku lehiateak doinuz betez, eta txistulari taldeen arteko lehiaketatan: Bilbo, Donosti, Agurain, Iruñea, Errenteria, Zarautz, Zumarraga... Azken hauetan saririk ez da falta izan.
1996tik 2003. urtea arte, Errenteriak Udal Txistulari Talderik ez zuenez, Ereinta Txistu Taldeak balizko Udal Txistularien lana bete zuen.
2008. urtean, elkartearen 50. urteurrena zela eta, Beteranoen banda sortu zen. Beraz, gaur egun, Ereintza Elkartean, bi txistu banda ditu. Hainbat ekitalditan esku hartu eta gero, egungo Ereintza Txistulari Taldearen errepertorioa ugaria eta zabala da.
© Ereintza Elkartea 2024 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: