2024-12-06 / 2024-12-06
18:30etan Niessen-en. Ereintza Dantza Taldea & Tantirumairu & Sahatsa.
Euskal tradizioko erronda-abestien ziklo oparokoak dira bi jarduera hauek; bietan, gazte-talde bat elkartuko da, batetik bestera abestuz, dirua edo jana besterentzat edo eurentzat biltzeko.
Eskema bera dute dirua biltzeko erronda-abesti guztiek: gazte-talde bat eta koplari bat baserriz baserri ibiltzen dira, abestiak eta koplak abesten, bertakoak agurtzeko eta horien bertuteak goraipatzeko. Esker onez, baserritarrek dohainak ematen dizkiote taldeari.
Ereintza Elkarteak 60ko hamarkadan berpiztu zituen sakon errotutako bi ohitura hauek, eta Errenteriarren izaerara egokitu zituen.
Abenduaren 31ko eta otsailaren 4ko arratsean, Ereintzaren herri-korua herriko kaleetan barrena ibiltzen da tabernaz taberna eta bertako jabe diren familiei eskaintzen dizkie abesten dituzten koplak. Urte Zaharrean, “Dios te salbe” kopla abesten du koruak; Santa Agedan, berriz, urteko gertakizun garrantzitsuak ekartzen ditu gogora bertsotan.
© Ereintza Elkartea 2024 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: