> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

EREINTZA DANTZA TALDEAREN EMANALDIA

2024-08-16 / 2024-08-16

Konstituzio Plazan (Donostia).

Gehiago >>

EUSKARAZKO XLIV. ERRENTERIA HIRIA IPUIN LEHIAKETAREN OINARRIAK (2024).

1. Lehiaketan euskaraz idatzitako ipuinek parte har dezakete. Partaide bakoitzak gehienez 3 ipuin aurkez ditzake. 

2. Ipuinek ezin dute hiru folio baino gutxiago izan, ezta zortzi baino gehiago ere, Times New Roman 12 letrarekin eta espazio bikoitzean idatzita. 

3. Ipuinek argitaratu gabeak izan behar dute eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak. 

4. Ipuinak horrela helaraziko ditu idazleak: ipuinak.ereintza@gmail.com helbidera bidaliko ditu egileak lanak, bi artxibo ezberdinetan, ipuina eta plika atxikituz. “.doc” eta “.docx” luzapena duten dokumentuak soilik onartuko dira. Ipuina, ezizena erabiliz sinatuko da testuaren bukaeran. Plikan, ezizenaz gain, idazlearen datuak adierazi beharko dira (izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa). 2024 urte hasieran 25 urte baino gutxiago izanez gero edota Errenterian biziz gero, plikan adierazi beharko da.

5. Originalak jasotzeko epea, 2024ko azaroaren 1ean bukatuko da, eta erabakia abenduaren 14ean publikoki jakinaraziko da, sari banaketaren ondoren, www.ereintza.com orrian. 

6. Epaimahaia idazle gaituek osatuko dute eta haien erabakia apelaezina izango da. 

7. Euskaraz idatzitako ipuinentzat, sariak hauek izango dira. Lehenengo Saria: 800€. 25 urtetik beherako egileen saria: 300€. “Joxan Arbelaiz” Saria, herriko ipuin onenari: 200€ 

8. Ipuin sarituak elkarte antolatzailearen jabetzan geratuko dira, baita argitatzeko eskubidea ere. Sarituak izan ez diren ipuinak deseginak izango dira. 

9. Lehenengo saria jasotzen duen ipuina, Oarso aldizkarian argitaratuko da, ohikoa den moduan.

10. Parte hartzean idazleak baldintza hauek onartzen ditu, baita epaimahaiaren erabakia ere.

Eñaut Otazo, Maite López, Iñigo Legorburu, Haizea Muñoa, Andoni Goitia.

Banatu

Egutegia: Ipuin Lehiaketa

Octubre 2024
LunMarMieJueVieSabDom
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2024 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: