> Bazkide egitea Hizkuntza: Eus / Cas

Ereintza Elkartea

Nabarmenak

EREINTZA TXISTU TALDEAREN EMANALDIA

2025-04-04 / 2025-04-04

19:30etan Madalenaren Basilikan. Ereintza txistu taldearen kontzertua.

Gehiago >>

Ipuin Lehiaketa

1.961. urtean Ereintza Kikol eta Kultur elkarteak, lehenengo “Errenteria Hiria” Ipuin Lehiaketa antolatu zuen, gazteleraz. Horrela, 1.965. urte arte antolatzeaz arduratu zen eta 1.983. urtean, Elkartearen 25.

Urteurrena ospatzen zelarik, bai gaztelerazko eta bai euskerazko “Errenteria Hiria” Ipuin Lehiaketaren antolaketari ekin zion.

Kuriositatea bezala esan, 1.983. urteko ekitaldia 6. Izan behar zuena, 5. Ekitaldi bezala kontutan hartu zela, nahasketa bat medio, eta orden hori mantendu dela. Horrela, lehiaketa urtero ospatu da, 1.989 eta 1.990. urtekoak ezik.

Lehiaketa honetatik bai epaimahaikidekoak eta baita irabazleak ere, maila handikoak izan dira, irabazle gazteak kasu askotan ondoren punta-puntako idazleak izan direlaik.

Lehiaketak hiru sari banatzen ditu: irabazle orokorra, 25 urte baino gutxiagoko idazle onenena eta Errenteriako idazlerik onena. Gertatu izan da urte batzutan, idazle batek hiru sariak irabaztea.

Errenteriako idazle onenaren sariak “Joxan Arbelaiz”en izena darama, Joxanek lehiaketarengatik egin zuen guztiaren esker onez.

Egutegia: Ipuin Lehiaketa

Abril 2025
LunMarMieJueVieSabDom
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    

>dena ikusi<

Bazkide egitea

© Ereintza Elkartea 2025 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: