2024-12-06 / 2024-12-06
18:30etan Niessen-en. Ereintza Dantza Taldea & Tantirumairu & Sahatsa.
1979tik, Ereintza Elkarteak gero eta garrantzitsuagoa bihurtu den azoka hau antolatu du urtero maiatzaren 1eko zubian. Azokari esker, euskal eskulangintzaren elkargune handia bihurtu da Errenteria.
Artisauak jendearekin elkartzeko eta zuzeneko harremana izateko gunea da azoka, hiru jardueretarako aukera eskaintzen duen gunea izan ere: produktuak bertan egitea, erakustea eta saltzea.
Erabilera anitzeko Areto berria du behin-betiko egoitza (Errenteriako hirigune historikoan dago); areto horrek 1.300 m2 ditu, eta jende ugari hartzen du bertan hiruzpalau egunean: Euskal Herri osoan zorrotz hautatutako 60 artisau eta urtero azoka bisitatu ohi duen jendea —15.000-18.000 lagun—.
2003an, Azokako Artisauen Katalogo Orokorra argitaratu zen; katalogo horrek zehatz-mehatz bildu ditu lehen mailako kultura-adierazpen honen filosofia eta helburuak, bai eta bertan parte hartu duten 447 artisauren banan-banakako fitxak ere.
© Ereintza Elkartea 2024 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: