2024-12-06 / 2024-12-06
18:30etan Niessen-en. Ereintza Dantza Taldea & Tantirumairu & Sahatsa.
Datorren azaroaren 27an, Ezohiko Batzar Orokorra egingo dugu, Ereintza Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23 Behea) , 18:45ean lehenengo deialdian, eta 19:00etan bigarrenean. Puntu bakarreko gai-zerrenda izango da:
1.- Estatutoen Aldaketa. Abenduaren 31ra eramatea urteko ekitaldiaren itxiera.
Azalpena: Orain arte, gure jarduera-urtea uztailaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatzen zen. Udalari aurkeztu beharreko txostena, aldiz, urte naturala kontuan hartzen zuen. Hau horrela izanik, honek lan bikoitza suposatzen zigun (kontuak bitan prestatu eta aurkeztu beharra). Orain proposatzen den aldaketa, zera da, gure jarduera-urtea, urte natura izatea, alegia, urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31ean bukatzen dena.
Errenterian, 2019ko urriaren 24an
© Ereintza Elkartea 2024 - Juan de Olazabal kalea, 23 behera. ERRENTERIA - T. 943 526553 - e-mail: